Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jazz zikloa egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Erabiltzailearen akzioak

Jazz zikloa egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoan

2007/03/19 - Unibertsitatea.net
Zazpigarren urtez Arrosadiako Campusean izango da Jazz zikloa martxoaren 26tik 30era. Aurten, jazzak eta musika elektronikoak bat egiten duten kontzertu bat antolatu dute.

Martxoaren 26tik 30era, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Jazz Zikloa izango da zazpigarren urtez. Ziklo Honen helburua komunitate unibertsitarioari jazza hurbiltzea da eta musika estilo honek unibertsitatean bere lekua izatea. Urtez urte finkatzen joan den zikloa izan da gainera, publikoa handitzen joan baita.

Bost kontzertu izango dira, guztiak arratsaldeko zortziretatik aurrera NUPko jantokietan. Jardunaldi hauetan, Euskal Herri mailako eta Estatu mailako artisten konbinaketa bat egin nahi da, beti ere estilo desberdinetako oreka mantenduz, publikoaren aniztasuna kontuan hartuta.

Aurten, programazioa tailer batekin eta bi argazki erakusketekin osatu dute. Martxoaren 30ean izango da tailerra Arrosadiako Campuseko jantokietan eta jazza, musika elektronikoa eta teknologia berriak uztartuko ditu. Ondoren tailerrarekin loturiko kontzertua izango da "Electronic Jazz Visión" taldearen eskutik.

Programazio guztia, HEMEN topa daiteke.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari