Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Noratz" datu-base linguistikoa garatu du IKER Taldeak

Dokumentuaren akzioak

"Noratz" datu-base linguistikoa garatu du IKER Taldeak

2011/11/07 - Unibertsitatea.net
Euskara eta euskal testuen azterketa gauzatzen duen IKER Taldeak, "Norantz" datu-basea aurkeztu du. Egitasmoaren helburuak dira: gaur egungo Iparraldeko euskaldunen gramatika oinarrien bideak ikustea eta datu-base batean bildurik erakustea.

Urrian aurkeztu zuen Norantz egitasmoa Baionan kokatzen den IKER Taldeak. Frantziako CNRS, Bordele3 eta UPPA ikerketa erakundeetako ikerlariak biltzen ditu taldeak eta euskara eta euskal testuak aztergai ditu.

Beñat Oihartzabal, Jasone Salaberria eta Irantzu Epeldek gidatzen duten proiektua orain dela hiru urte abiatu zen. 2009-2011 tartean adin eta ezaugarri desberdinak zituzten 59 pertsona elkarrizketatu zituzten ikerlariak. Elkarrizketak zuzenean egin ziren eta 700 galderatik gora erantzun zuten elkarrizketatuak. Horrela, Iparraldeko euskaldunen hizkeraren bilakaera jasotzeko aukera izan dute eta baita hiztunen gramatika aztertzea: adibidez, frantsesarekiko kontaktuak fonetikan ekar ditzakeen aldaketa nagusiak biltzea.