Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Nola justifikatzen da espazioan ikertzeko inbertsioa?", galdera honi erantzungo diote bihar UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

"Nola justifikatzen da espazioan ikertzeko inbertsioa?", galdera honi erantzungo diote bihar UPNA/NUPen

2013/11/04 - Unibertsitatea.net
Espazioko ikerketaren garrantzia azpimarratzea lortu nahi du bihar antolatu duten hitzaldi zikloak eta bertan parte hartuko du besteak beste Pedro Duque astronautak.

UPNA/NUPek antolatutako "Conversaciones/Solasaldiak" zikloaren 3. saioa ospatuko da bihar Lurrean hainbeste arazo eta espazioan ikertu? Espazioko ikerketa: joan-etorriko bidaia? lelopean.

Hitzaldiarekin gizarteak ikerketaren balioa ulertzea lortu nahi da eta bereziki espazioko ikerketak duen garrantzia.

Horretarako hainbat hitzaldia antolatu dituzte eta hauek izango dira bertan parte hartuko duten hizlari gonbidatuak:

  • Pedro Duque, Ingeniari Aeronautikoa eta astronauta Europako Espazio Agentzian.
  • Marco Guglielmi, Ingeniari Elektronikoa eta Teknologia Estrategien Koordinazio Atalaren zuzendaria (Europako Espazio Agentzia).
  • Vicente Boria, Telekomunikazio ingeniaria eta Valentziako Espazio Partzuergoaren Batzorde Betearazleko burua.
  • Juan Carlos Cortés, Ingeniari Aeronautikoa eta CDTIren Nazioarteko Programen zuzendaria.

 

Hitzaldi saioa UPNA/NUPeko Sario eraikineko 4. gelan izango da azaroaren 5ean eta saioa grabatu egingo dute. Ikusgai jarriko dute hemen.