Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nola ikusten ditu euskal gizarteak zientzia eta teknologia?

Dokumentuaren akzioak

Nola ikusten ditu euskal gizarteak zientzia eta teknologia?

2013/07/08 - Unibertsitatea.net
"Nola ikusten ditu euskal gizarteak zientzia eta teknologia?" galderari erantzuna emango zaio asteazkenean Bilbon antolatu den mintegian. Zientzia eta teknologiari buruz euskal gizarteak duen iritzia jakin nahi duenari dago zuzenduta.

Elhuyar Fundazioak (UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera), Euskal Herriko gizarteak zientzia eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa egin zuen 2012an.

Ikerketaren emaitzak uztailaren 10erako antolatu duten mintegian kaleratuko dira. Hona hemen egitaraua:

  • 10:00: “Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegia”
  • 11:00etan “Zientzia eta teknologia gizartearen begietan” mintegia.

 

Bizkaia Aretoan ospatuko da 10:00etatik 13:00etara eta zientzia eta teknologiari buruz euskal gizarteak zer iritzi duen jakin nahi duen orori dago zuzenduta.

Mintegia doakoa den arren izena eman behar da bertaratzeko.