Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Nola aurre egin eskolan ikasleen identitate sexu-afektiboei" mintegia UPV/EHUn
Erabiltzailearen akzioak

"Nola aurre egin eskolan ikasleen identitate sexu-afektiboei" mintegia UPV/EHUn

2013/10/09 - Unibertsitatea.net
Antolatzaileen esanetan sexualitateen ikusezintasuna nabaria da sistemaren alderdi askotan (eskolako curriculumetan, testu-liburuetan, hezitzaileen prestakuntzan...) eta gaiaren gaineko ezjakintasunak ikas-komunitatean jarrera okerrak sortzen ditu.

Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza XI. Mintegia ospatuko da ostiralean (urriak 11). Aurtengo lema Nola aurre egin eskolan ikasleen identitate sexu-afektibo askotarikoak izango da eta bereziki hezitzaileei dago zuzenduta.

Antolatzaileen esanetan "sexualitateen ikusezintasuna nabaria da sistemaren alderdi askotan: eskolako curriculumetan, testu-liburuetan, hezitzaileen prestakuntzan, zentroetako liburutegietan, klaustroetan... eta gaiaren gaineko ezjakintasunak jarrera okerrak eraikitzen ditu ikas-komunitatean: estereotipoak, uste okerrak eta aurreiritziak".

Gaiaren gaineko esperientziak partekatzea da mintegiaren helburua eta hauxe da egitaraua:

  • 9:30-10:30. ¿La homofobia es historia? Los derechos sexuales son derechos humanos?. Inmaculada Mujika (Aldarteko zuzendaria).
  • 10:30-11:30. Claves para entender la diversidad afectiva y  sexual en el contexto educativo. Aitor Martxueta (UPV/EHUko Hezkuntzarako ikerkuntza eta Diagnosi-Metodoak saileko irakaslea).
  • 11:30-12:30. Bullyng homofobikoa ikastetxean. Pedro Macho Aguillo (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako ikuskaria).
  • 12:45-13:45. MAHAI INGURUA: Giza eskubideak, identitate afektibo-sexualaren askatasuna eta Eskola.

 

Hitzaldia goizeko 9.30etan hasiko da UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian. Parte hartzea irekia den arren izena eman behar da amaia.intxaurraga@ehu.es helbidera idatzita edo 943015937 telefonora deituta.

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari