Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eguneroko erabakiak hartzeko kontzientziak betetzen duen paperari buruz Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek idatzitakoa nazioarteko aldizkari batek argitaratu du

Dokumentuaren akzioak

Eguneroko erabakiak hartzeko kontzientziak betetzen duen paperari buruz Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek idatzitakoa nazioarteko aldizkari batek argitaratu du

2014/02/10 - Unibertsitatea.net
Ikerketaren gainean idatzitakoa "Behavioral and Brain Sciences" aldizkari ospetsuak argitaratu du.
Eguneroko erabakiak hartzeko kontzientziak betetzen duen paperari buruz Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek idatzitakoa nazioarteko aldizkari batek argitaratu du

Irudia: Nafarroako Unibertsitatea

Egunerokoan hartzen diren ohiko erabakietan kontzientziak duen eraginaren arazoa aztertzen ari da Nafarroako Unibertsitateko ikertzaile talde bat.

Ben R. Newell eta David R. Shanks ikertzaile britainiarrek idatzitako artikulu bati iruzkina egin zioten ikertzaileek eta Behavioral and Brain Sciences neurotzientziako aldizkariak argitaratu du.

"The problem of consciousness in habitual decision making" artikuluan zera proposatzen dute ikertzaileek, egunerokoan hartzen diren erabakiak ikuspuntu filosofikotik eta neurozientifikotik aztertzea eta horretarako erabakien sailkapen berri bat egitea.

Behavioral and Brain Sciences aldizkaria, neurozientziaren esparruko aldizkari ospetsuenetakoa da eta Cambridge-ko Unibertsitateak argitaratzen du bi hilero.

(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)