Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Neuropsikofarmakologiako taldeak bere laborategiak erakutsiko ditu
Erabiltzailearen akzioak

UPV/EHUko Neuropsikofarmakologiako taldeak bere laborategiak erakutsiko ditu

2013/05/16 - Unibertsitatea.net
Maiatza Burmuineko Hilabete Europarra dela aprobetxatuta UPV/EHUko Cibersam-G16 azterketa taldeak bere laborategietako ateak irekiko ditu datorren maiatzaren 23an.

UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Neuropsikofarmakologiako Cibersam-G16 azterketa taldeak bere laborategietako ateak irekiko ditu datorren maiatzaren 23an.

Cibersam (Centro de Investigación Biomédica en Red de Salud Mental), buruko gaitzen oinarrizko ikerkuntza zein ikerkuntza klinikoa egiten duten hogeitasei taldek osatzen dute eta tartean dago UPV/EHUko Neuropsikofarmakologiako taldea.

Maiatza Burmuineko Hilabete Europarra dela aprobetxatuta antolatu dute ate irekien ekitaldia. Hori dela eta, laborategiak maiatzaren 23an (osteguna) irekiko dituzte goizeko 11.00etatik 13.00etara eta interesa duen edonor bertaratu daitekeen arren beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (maiatzaren 21a aurretik). Horretarako idatzi edo deitu ondorengo helbide elektronikora edo telefono zenbakira: leire.corada@cibersam.es / 94.601.5703


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari