Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Neuroerrehabilitazioa aztergai UEUn

Dokumentuaren akzioak

Neuroerrehabilitazioa aztergai UEUn

2012/06/19 - unibertsitatea.net
Datorren urtean UEUren ekimenez lau graduondoko berri egingo dira EHUn. Neuroerrehabilitazioa horietako bat da.

Azken aldian, Erdiko Nerbio Sistemarekin erlazionatutako patologien ugalketa eman da eta emango da. Hau ikusita “Neuroerrehabilitazioa” graduondokoa egitea pentsatu dugu. 2012ko azaroaren 5etik 2013ko abuztuaren 31ra arte izango da Eibarreko Markeskoa Jauregian.

Ikastaro honen helburu orokorra neuroerrehabilitazioaren garapen multidisziplinarra ezagutzea litzateke, gabezi neurologikoaren eratorriak eta ondorioak erakutsiz eta horren aurrean sendatzeko edo hobetzeko dauden neurriak erakutsi alor eta bide ugariak erabiliz.

Euskal Herrian egiten ari diren osasun arloko graduondoetatik bakarra da gaia hau jorratzen duena. Ikuspegi orokor bat emateaz gain, osasungintzan suspertu nahi den talde lanerako modulu oso bat eskaintzen da eta praktika ugari neuroerrehabilitazioan espezializatuta dauden ospitale bietan: Gorliz eta Aita Menni. Kurtso presentzialak mintegi teoriko-praktikoen bidez egingo dira ikasgai bakoitzeko ikasgai bakoitzerako, eta ikasleen parte hartzea bultzatuko dute.

Medikuntza alor honetan profesional hesituen beharra dago. Ikastaro honen bitartez gabezi neurologikoaren eratorriak eta ondorioak erakutsi eta horren aurrean sendatzeko edo hobetzeko dauden neurriak aztertuko dira.

Matrikula egiteko epea ekainaren 30ean hasten da eta urriaren 8an bukatu. Hala ere, graduondoko honen aurkezpen ofiziala bihar izango da, 10:30tan, UEUko Bilboko bulegoan emango den prentsaurrekoan.