Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Network for Education and Training of Teachers (NETT)" sareko ordezkariak gurean
Erabiltzailearen akzioak

"Network for Education and Training of Teachers (NETT)" sareko ordezkariak gurean

2016/06/15 - Unibertsitatea.net
Datozen egunetan, "Network for Education and Training of Teachers (NETT)" sareko ordezkariak Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean elkartuko dira.

Europako Hezkuntza fakultateetako 33 ordezkari bilduko dira ekainaren 15etik 18ra bitartean MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu duen NETT 2016 jardunaldian; bertan elkartuko dira, hain zuzen, "Network for Education and Training of Teachers (NETT)" sareko ordezkariak.

Eskoriatzako campusean egingo duten bilkuraren "helburua da sustatzea ikasle zein irakasleen nazioartekotzea hezkuntza arloan", antolatzaileek adierazi dutenaren arabera.

Hitzaldiak, mintegiak eta workshop-ak antolatu dituzte gerturatuko direnentzat (hona hemen jardunaldiaren egitarau osoa); eta, horiez gain, inguruko txokoez gozatzeko aukera ere izango dute bisitariek. Izan ere, nazioarteko ordezkariak bilduko baitira egunotan Debagoienan: Hungaria, Lituania, Suitza, Herbehereak, Frantzia zein Portugalgo bisitariak, besteak beste.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari