Dokumentuaren akzioak
Neolitikoko gizakiek txakurrak jaten zituzten
2011/01/24 - Unibertsitatea.net
Aurkikuntza AEBetako Maine-ko Unibertsitateko ikasle batek egin du. Samuel Beknap prehistoriako dietaren gaineko tesia lantzen ari zen Texasen. Horretarako duela 9.400 urte bizitako gizaki baten gorotz-hondarrak aztertzen ari zen eta bertan txakur hezur bat aurkitu zuen.
Aurkikuntzak bide berriak ireki ditu Neolitikoko gizakien elikaduraren gainean. Dirudienez janari eskasia zegoenetan ohikoa zen txakurra jatea, baita, ospakizunetan.