Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nekazaritzako ingeniariei eta Nekazaritzako ingeniari teknikoei zuzendutako bost beketarako deialdia ireki dute

Dokumentuaren akzioak

Nekazaritzako ingeniariei eta Nekazaritzako ingeniari teknikoei zuzendutako bost beketarako deialdia ireki dute

2014/03/19 - Unibertsitatea.net
Nafarrei zuzendutako eskaintza da, eta Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian burutuko dute beka-jarduna; hain justu, Iruñean eta Erriberrin. Urtebeteko iraupena izango dute.

Nafarroako Gobernuak Nekazaritzako ingeniariei eta Nekazaritzako ingeniari tekniko nafarrei zuzendutako bost beketarako deialdia ireki du.

Bi beka, Iruñeko Nekazaritza Zerbitzuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean aritzeko dira eta beste hirurak, berriz, Erriberriko Nekazaritza Zerbitzuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko Mahastizaintzako Bulegoan.

Bekek urtebeteko iraupena izango dute eta bekadun bakoitzak 11.216,64 euro jasoko ditu. Jardueraren zerbitzuak hala eskatuta, hiru urtera arte luza daiteke bekaldia.

Deialdia irekita dago martxoaren 22a arte eta honen gaineko informazio guztia (baldintzak, izen-ematea...) Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) aurkituko duzu.

(Iturria: UPNA/NUP)