Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPek nekazaritza ekologikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPek nekazaritza ekologikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu

2014/03/28 - Unibertsitatea.net
Produktu ekologikoak ekoizteak dituen onurak azaltzea da helburu nagusia, eta horretarako, azalpen teorikoak emateaz gain, bi bisita egiteko aukera ere izango da jardunaldi horien baitan.

Produktu ekologikoak landatu, ekoitzi eta merkaturatzeari buruzko jardunaldiak antolatu ditu UPNA/NUPek, betiere nekazaritza ekologikoaren onurak azaldu eta ezagutarazteko asmoz. Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpen Kontseiluarekin eta Landare izeneko produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartearekin elkarlanean antolatutako hitzaldiak dira.

Ekimen horren bitartez, gainera, Nafarroako nekazaritza ekologikoaren merkatuak dituen berezitasunak azaldu nahi dituzte, baita produktuak merkaturatzean dituenak ere.

Jardunaldiak apirilaren 3tik maiatzaren 24ra bitartean izango dira, eta hona hemen egitarau osoa:

  • Apirilak 3: Nekazaritza ekologikorako sarrera hitzaldia, María José Imaz Gurrutxaga.
  • Apirialk 10: Zergatik kontsumitu produktu ekologikoak hitzaldia, Natxo Irigoien Iriarte.
  • Apirilak 29: Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpen Kontseiluaren  aurkezpen hitzaldia, Sara Machín.
  • Maiatzak 6: Fruta eta barazki freskoak hitzaldia, Daniel Ausejo eta Juan Simón.
  • Maiatzak 8: Zerealak eta okintza hitzaldia, Spica okindegiko (Gares, Nafarroa) eta El Alcaraván elkarteko (Arguedas, Nafarroa) ordezkariak.
  • Maiatzak 10: fruta eta barazki ekoizpeneko etxalde batera bisita.
  • Maiatzak 13: Fruta eta barazki eraldatuak hitzaldia, Gumendi (Lodosa, Nafarroa) eta Monjardín (San Adrian, Nafarroa) enpresetako kideak.
  • Maiatzak 20: Produktu ekologikoen merkatua eta haien merkaturatzeari buruzko aurkezpen hitzaldia, Ramo Barrena eta Valero Casasnovas.
  • Maiatzak 24: produktu ekologikoak banatzeko eta merkaturatzeko guneetara bisita.

 

(Iturria: UPNA/NUP)