Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arabako Boilur Beltzaren Elkartea eta Neiker-Tecnalia boilur beltzaren hazkuntza eta kalitatea hobetzeko lanetan dabiltza

Dokumentuaren akzioak

Arabako Boilur Beltzaren Elkartea eta Neiker-Tecnalia boilur beltzaren hazkuntza eta kalitatea hobetzeko lanetan dabiltza

2014/10/03 - Unibertsitatea.net
Boilur beltza (Tuber melanosporum) oso preziatua da gastronomiaren alorrean eta bere hazkuntza garrantzitsua izan daiteke Arabako landa eta baso garapenerako.
Arabako Boilur Beltzaren Elkartea eta Neiker-Tecnalia boilur beltzaren hazkuntza eta kalitatea hobetzeko lanetan dabiltza

Irudia: Neiker-Tecnalia

Neiker-Tecnalia eta Arabako Boilur Beltzaren Elkartea Ecotruf proiektua garatzen ari dira.

Ekimenaren helburua da hain preziatua den boilur beltzaren (Tuber melanosporum) hazkuntza eta kalitatearen hobekuntza sustatzea. Izan ere, boilurrik onenak lortzeko, beharrezkoa da laborea kalitaterik handieneko landare mikorrizatuekin egitea (trufak sortzen dituen landare eta onddo baten arteko sinbiosia).

Horretarako lanean dabiltza Neiker eta Kataluniako Basogintzako Zentro Teknologikoa; hain zuzen, Arabako trufa ekoizleek erabiltzen dituzten landare mikorrizatuen kalitatea kontrolatzen.

Boilur beltza oso preziatua da gastronomiaren alorrean eta bere hazkuntza garrantzitsua izan daiteke Arabako landa eta baso garapenerako.

(Iturria: Neiker-Tecnalia)