Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Neguan gure inguruko txoriei janlekuak jartzeko proiektua: "Inguruko hegaztiak"

Dokumentuaren akzioak

Neguan gure inguruko txoriei janlekuak jartzeko proiektua: "Inguruko hegaztiak"

2018/12/14 - Unibertsitatea.net
Europa iparraldean errotuta dagoen ekimena da eta 600.000 familiatik gora dira neguan hegaztiei janlekuak jartzen dizkietenak. Urdaibai Bird Centerrek ekimenaren berri emango du bihar, abenduak 15.
Neguan gure inguruko txoriei janlekuak jartzeko proiektua: "Inguruko hegaztiak"

Irudia: Urdaibai Bird Center

Urdaibai Bird Center-ek ate irekien eguna egingo du larunbat honetan, abenduak 15. Egun hau aprobetxatuko du gainera martxan jarri duen proiektu berri baten berri emateko: Inguruko hegaztiak.

Europa iparraldean errotuta dagoen ekimena da eta neguan hegaztiei jaten emateko janlekuak ezartzean datza. Hegazti horiek erraz aurkitzen dituzte elikatzeko intsektuak eta fruituak udaberrian eta udan, baina neguan guk ezarritako janlekuetara erraz hurbiltzen dira.

Honez gain, padura hegaztiz beteta dago sasoi honetan, beraz, biharkoa, hegazti guzti horiek ikusteko aukera paregabea ere izango da.

Iturria: Urdaibai Bird Center.