Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nazioarteko Urpeko Zinemaren 33. edizioa Donostian

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko Urpeko Zinemaren 33. edizioa Donostian

2009/04/07 - Unibertsitatea.net

Nazioarteko Urpeko Zinema ospatuko da Donostian apirilaren 14tik 18ra.

Aurtengoa 33. edizioa da eta jatorri desberdineko 25 pelikula proiektatuko dira, hain zuzen, Espainiar Estatuko, Holandako, Italiako, Belgikako, Alemaniako, Britainia Handiko eta Frantziako lanak.

Marrazoei protagonismo handia emango zaien arren, baleak, arrezifeetako bizitza, hondoratutako itsasontziak eta munduko ekosistemak ikusteko aukera ere egongo da.

Gaztelaniaz izango dira emanaldiak eta Andia kaleko Kutxa aretoan erakutsiko dira.