Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nazioarteko ikasleek ez dute selektibitaterik egingo estatuko unibertsitateetan sartzeko
Erabiltzailearen akzioak

Nazioarteko ikasleek ez dute selektibitaterik egingo estatuko unibertsitateetan sartzeko

2014/06/20 - Unibertsitatea.net
Espainiako Hezkuntza Sailak bultzatutako erreformarekin lortu nahi da estatuko unibertsitateetako mugak zabaltzea eta nazioarteko ikasle gehiago jasotzea
Nazioarteko ikasleek ez dute selektibitaterik egingo estatuko unibertsitateetan sartzeko

Irudia: Milia

Espainiako Hezkuntza Sailak estatuko unibertsitateetara ikastera etorri nahi duten ikasleentzako selektibitate proba deuseztatu du. Erreformarekin estatuko unibertsitateetako mugak zabaltzea eta nazioarteko ikasle gehiago jasotzea da helburua.

Urtero, estatuko unibertsitateetan ikasi nahi duten nazioarteko 7.000 ikaslek egiten dituzte sartze proba hauek eta neurri honekin ikasle berrien eskariak gora egitea espero dute unibertsitateek.

Hala ere, oraindik ere nota igo nahi duten nazioarteko ikasleek selektibitateko proba espezifikora aurkezteko aukera izango dute. Edozein kasutan unibertsitateek sartze proba propioak egiten jarraitzeko aukera ere izango dute. Hauetan, bereziki ikasleek batxilergoan jasotako batazbesteko nota hartuko da kontutan baina baita ere esaterako ikasleen formazio akademikoa eta profesionala.

(Iturria: El País)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari