Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Navarra 2007" jaio da

Dokumentuaren akzioak

"Navarra 2007" jaio da

2007/01/17 - Unibertsitatea.net
Universidad de Navarrako kazetaritzako 4. mailako ikasleek kaleratuko duten astekari berria da. 32 orrialdez osaturik egongo da eta 5.000 ale argitaratuko dituzte astero.

Gaurkotasuna gazteen ikuspegitik landuko dute hemendik aurrera, Universidad de Navarran kazetaritzako 4. mailan dauden ikasleek. Astekari berri honek 32 orrialde izango ditu, 5.000 ale argitaratuko dira astero eta tabloide formatokoa izango da. Ez da unibertsitaterako ale esklusiboa,izan ere, NUPen eta Nafarroako institutuetan ere dohainik banatuko da.

4. mailako ikasleek egiten dute lan guztia bi irakasleren laguntzarekin. Baina ikasleak beraiek arduratzen dira hasi publizitatea lortzetik eta maketazioraino dagoen bidera arte. 32 orrialdeetan zehar euskarazko testuak ere irakurgai izango direla esan dute, aurreko ikasturteetako aldizkari saiakuntzetan ez baitzuten euskarazko testurik sarten.