Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Naukas Bilbao 2015: Zientzia eta umorea uztartzen dituen ekitaldia

Dokumentuaren akzioak

Naukas Bilbao 2015: Zientzia eta umorea uztartzen dituen ekitaldia

2015/09/11 - Unibertsitatea.net
5. edizioa da aurtengoa eta zorroztasuna eta umorea uztartuz, zientzia modu errazean gizarteratzea du helburu.

Naukas.com eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik dator aurtengo Naukas Bilbao ekitaldiaren 5. edizioa eta Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan ospatuko da gaur eta bihar artean -irailaren 11 eta 12an-.

Estatu osoko hizlarien parte hartzea nabarmenduko da Naukas ekitaldian, besteak beste, Ignacio López Goñi Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta mikrobiologoa, Joaquín Sevilla Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle eta fisikari, Javier Armentia Iruñeko Planetarioko zuzendaria, Manu Arregi Bergarako Aranzadi Ikastolako irakaslea eta fisikaria eta Julián Estévez ingeniaria eta UPV/EHUko irakaslea.

Umeek ere izango dute bere lekua zientziaz blai datorren ekitaldi honetan Naukas Kids saioan. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da eta 9 hitzaldi didaktiko eskainiko zaizkie, beraz, zientziarekin esperimentatu eta ikasteko aukera paregabea izango dute haun zein helduek.

Ekitaldia doakoa izango da eta sarrera librea aretoa betetzen denera arte. Astebururako planik izan ezean, hemen duzu bat, ordutegia 9:00etatik 20:30ak arte izango da gaur eta bihar.

ikusi informazio guztia hemen: Naukas 2015.