Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Naufragioak Euskal Kostaldean erakusketa Donostiako Untzi Museoan
Erabiltzailearen akzioak

Naufragioak Euskal Kostaldean erakusketa Donostiako Untzi Museoan

2012/10/15 - Unibertsitatea.net
Ezagunak dira Prestige edo Titanic itsasontzien ondoratzeak, ondorio dramatikoak eta kaltegarriak utzi zituztenak. Eskala txiki batean gure kostaldean ere eman dira horrelako ezbeharrak eta horietan oinarrituz erakusketa antolatu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiko Untzi Museoak aldi baterako erakusketa antolatu du Bermeoko Arrantzaleen Museoarekin eta Bizkai Foru Aldundiarekin batera elkarlanean. Euskal itsas komunitatean historian zehar istripu hauek zelan bizi izan diren azaldu nahi da, margolan, grabatu, argazki, maketa eta mota desberdineko objektuen bidez.

Museoko 3. solairura hurbiltzen dena, hauxe aurkituko du:

  • Naufragio larrienak XVII. mendean: Besteak beste, Bidarten, 1607an, Antonio Oquendoren ontzi-flotaren naufragioa, non historiagile batzuren ustez, 800 gizon hil ziren. Edota, Donibane Lohitzune eta Arcachon herrien artean 1627an espainiar-portugaldar ontzi-flotaren naufragioa, non zazpi ontzi hondoratu ziren eta 2.000 pertsona inguru hil ziren.
  • Pazko Larunbateko Galerna (1878ko apirilak 20): Kantabriako eta Bizkaiko arrantzaleei eragin zien bereziki. 300 arrantzale baino gehiago hil ziren, itota.
  • 1912ko galerna: abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gauean bizkaitar kostaldea galerna izugarri batez astindua izan zen. Bermeo, Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe herrietako 143 arrantzale hil ziren.
  • "San Ignacio de Loyola" bergantin goletaren hondoratzea: 1912an, altzairuzko kaskoa zuen belaontzi hau Atlantikoko uretan desagertu zen bere 13 tripulatzaileekin batera. "Mercader y Londaiz" enpresa donostiarrarena zen, egoitza Pasaian zeukan eta bandera espainiarra zuen lehen petrolio-ontzia izan zen.
  • 1961eko galerna: Kantauri guztian ondorio suntsitzaileak izan zituen. Higer Lurmuturra eta Finisterre artean 83 hildako eta hondoratutako 20 arrantza-ontzi baino gehiago zenbatu ziren.
  • Itsas salbamenduaren heroiak: Gipuzkoako Itsas Salbamendurako Elkarte Humanitarioa Donostian sortu zen 1879an, 1878ko galernaren ondorioz.

Erakusketa bisitatu ahal izango da azaroaren 30 arte. Informazioa gehiago HEMEN.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari