Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Natur Zientzien III. Topaketak azaroaren 17an eta 18an izango dira Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Natur Zientzien III. Topaketak azaroaren 17an eta 18an izango dira Gasteizen

2018/09/18 - Unibertsitatea.net
izena emateko eta posterrak aurkezteko epea irekita dago.

Natur Zientzien III. Topaketak antolatu dituzte UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak.

Topaketak Gasteizen izango dira azaroaren 17an eta 18an eta Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturazaleen bilgunea izan nahi du.

Hauxe da egitaraua:

Azaroak 17 (larunbata):

  • 08:30. Akreditazioa eta dokumentazioaren banaketa.
  • 09:00. Aurkezpena eta ongi etorria.
  • 09:30. Hitzaldi-saioa: Ibai osasuntsuak espezie mehatxatuen bizigarri. Amaiur Esnaola (UPV/EHU), Aitor Lekuona (GFA).
  • 11:30. Atsedena.
  • 12:00. Hitzaldi-saioa: Kobazuloak: kultur eta natur ondarea giltzapean. Arantza Aranburu (UPV/EHU), Alvaro Arrizabalaga (UPV/EHU).
  • 14:00. Bazkaltzeko tartea.
  • 15:30. Eztabaida saioak: Lehen sektorearen erronkak. Unai Aldalur (Azti), Igor Etxaniz (Arteako udala), Andoni Iparragirre eta Aitzol Iturbe (nekazari agroekologikoak, Iralatorre baserria).
  • 17:30. Posterren saioa.

 

Azaroak 18 (igandea):

  • 09:00. Hitzaldia: Gasteizko hiri zientzian parte hartzeko sarea. Asier Sarasua Garmendia (IGI-CEA).
  • 09:30. Hitzaldi-saioa: Ingurumen hezkuntza: etorkizunerako aberastasunaren hazi?. Jose Ramon Diez (UPV/EHU), Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea), Edurne Huesa (Eusko Jaurlaritza, Ingurumena).
  • 11:30. Atsedena.
  • 12:00. Mahai-ingurua: Ehiza euskal gizartean: zenbat buru hainbat aburu. Urtzi Goiti (UPV/EHU), Mikel Olano (GFA), Idoia Lekue (ATEA-Animalien tratu etikoaren aldeko elkartea).
  • 14:00. Amaiera eta agurra.
  • 14:00. IRTEERA: Gasteizko natur baliabideak kudeatzeko proiektu bat bisitatuko da. irteeran parte hartzeko aurretik izena eman behar da.

 

Dagoeneko topaketetan izena emateko eta posterrak aurkezteko epeak ireki dira.

Informazio guztia Natur Zientzien III. Topaketak webgunean aurkituko duzu.