Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Natur Zientzien I. Topaketan posterrak aurkezteko azken eguna ostirala da

Dokumentuaren akzioak

Natur Zientzien I. Topaketan posterrak aurkezteko azken eguna ostirala da

2013/10/15 - Unibertsitatea.net
Posterrak erabilita naturazaleek, ikerketa taldeek, natur taldeek zein bestelako edozein elkartek egiten dutena erakusteko aukera izango dute.

UEUko Natur Zientzia Sailak Natur Zientzien Topaketa 2013 antolatu du lehenengoz azaroaren 9an eta 10ean, Donostian, Eureka! Zientzia Museoan.

Naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturazaleen elkargune izan nahi du jardunaldiak eta horretarako ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten hainbat gairen inguruko hitzaldiak antolatu dituzte eta baita "Euskara Natur Zientzietan" deituriko mahai-ingurua Txema Pitarke (nanoGUNE eta UPV/EHU), Jose Ramon Etxebarria (UPV/EHU), Juan Ignacio PĂ©rez Iglesias eta Eider Carton-ekin (Elhuyar).

Honez gain, posterrak erabilita naturazaleek, ikerketa taldeek, natur taldeek zein bestelako edozein elkartek egiten dutena erakusteko aukera izango dute. Posterrak topaketak iraungo duen denbora guztian egongo dira ikusgai eta larunbat arratsaldean poster saioa izango da, arratsaldeko seietatik aurrera.

Kontutan hartu posterrak aurkezteko epea ostiralean bukatuko dela (urriak 18) eta dagoeneko Topaketan izena emateko aukera badagoela (azaroak 1a arte).

Topaketaren gaineko informazio osotua eta eguneratua Natur Zientzien Topaketa 2013 gunean aurkituko duzu.