Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Natur Zientziak izango dira hizpide azaroan 9an eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan
Erabiltzailearen akzioak

Natur Zientziak izango dira hizpide azaroan 9an eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan

2013/09/16 - Unibertsitatea.net
Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Natur Zientzien sailak antolatuta, I. Natur Zientzien topaketa osatuko da 2013ko azaroaren 9an eta 10ean, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan.
Natur Zientziak izango dira hizpide azaroan 9an eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan

Natur Zientzien I. Topaketa

Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendea elkartzea eta elkarren berri izatea du helburu UEUko Natur Zientziak Sailak antolatu duen Natur Zientzien I. Topaketak.

Datorren azaroaren 9an eta 10ean Donostiako Eureka! Zientzia Museoan Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten hainbat gai jorratzeko asmoaz gauzatuko dira topaketak. Bertan, besteak beste, honako jarduerak burutuko dira:

  • Posterren aurkezpena: Norbere taldeko ikerketa, azterketa edo lan-eremua azaltzeko.
  • Hitzaldiak: 18 hizlari gonbidatu izango dira topaketan eta lau gairen inguruan hitz egingo dute:
    • Basoko biodibertsitatearen erregaia den egur hila.
    • Abere-hilotzen kudeaketa Euskal Herriko mendietan.
    • Ur-baliagaiak eta eratorritako zerbitzu ekosistemikoak.
    • Itsasoa, aldaketa klimatikoaren ubera.
  • Mahai-ingurua: Egun, euskarak duen balioaz, presentziaz, beharraz, jarduteko euskarari eta zientziari estuki loturiko lau adituk, euskarak natur zientzietan duen paperaz eta izan beharko lukeenaz eztabaidatuko dute "Euskara Natur Zientzietan" izeneko mahai-inguruan. Txema Pitarke nanoGUNEko zuzendaria, Eider Carton CAF-Elhuyar sarien arduraduna, Jose Ramon Etxebarria fisikaria eta zientzia eta teknologia testuen zuzentzailea, Juan Ignacio Perez Iglesias biologoa eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna izango dira mahai-inguruko partaideak.

Izena emateko epea azaroak 1 arte egongo da irekita, eta posterren laburpenak urriaren 18ra arte bidali ahal izango dira.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari