Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian NASAk Antartikan probatu du Martera bidaiatzeko jantzia

Dokumentuaren akzioak

NASAk Antartikan probatu du Martera bidaiatzeko jantzia

2011/03/23 - Unibertsitatea.net
Jantzi espaziala 350 material baino gehiago erabilita osatu dute eta 100.000 dolar inguruko balioa du.

Etorkizunean Martera astronautak bidali ahal izateko jantzi espaziala Argentinar Antartikan frogatzen aritu da NASA.

Antartikako muturreko kondizioak Marten eman daitezkeenen antzerakoak izanik espazio-jantziaren prototipoak tenperatura izoztuak eta orduko 75 kilometrotik gorako haize boladak jasan ditu frogan. Honez gain Marten laginak batzeko teknikak ere praktikan jarri dituzte.