Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian nanoKOMIK komiki parte-hartzaileko lanak webgunean jarri dituzte eskuragarri

Dokumentuaren akzioak

nanoKOMIK komiki parte-hartzaileko lanak webgunean jarri dituzte eskuragarri

2018/03/10 - Unibertsitatea.net
Nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean ematen diren aurrerapausoak gizarteratzeko komiki parte-hartzailea da nanoKOMIK. Guztira 170 lanetik gora aurkeztu dira antolatu diren bi edizioetan.

nanoKOMIK, nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean ematen diren aurrerapausoak gizarteratzeko komiki parte-hartzailea da.

Nazioarteko dibulgazio proiektu kolektibo bat da eta 2017an bigarren edizioa antolatu zuten CIC nanoGUNE eta Donostia International Phyisics Center-ek (DIPC).

Prozesu sortzailean komiki-superheroiak sortu dituzte eta nanoteknologia erabiliz materiak lortzen dituen propietate harrigarriei esker nanobotereak eman dizkiete emakumezko zein gizonezkoei. Guztira 170 lanetik gora aurkeztu dira antolatu diren bi edizioetan euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Orain lan hauek guztiak eskuragarri daude nanoKOMIK webgunean. Gainera, ideia onenetan oinarritutako bi dibulgazio-komiki ere kaleratu dituzte, Dayane eta Murillo: Nanozientziaren indarra eta #NanoKomik2. Obra osoa creativecommons lizentziapean eskura daiteke webgunean.