Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Martxan da dagoeneko bigarrenez Nanokomik
Erabiltzailearen akzioak

Martxan da dagoeneko bigarrenez Nanokomik

2017/03/31 - unibertsitatea.net
Aurten bi kategoria izango dira, 14-18 urte bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena. Ekainaren 11ra arte izango da lanak aurkezteko epea.

CIC nanoGUNE eta Donostia International Phyisics Center (DIPC) ikerketa zentroek bigarrenez antolatu dute nanoKOMIK. Helburua, nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean egindako aurrerapausoak gizarteratzea da; horretarako nanoboteredun superheroi bati buruzko istorio grafikoak sortuz. "Materiak nanozientzia eta nanoteknologiari esker bereganatzen dituen propietate harrigarriez baliatzen den superheroiaren ingurukoa", hain zuzen ere.

Aurten bi kategoria desberdin izango dira: 14-18 urte bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena. Sari ugari izango dira eta helduen kategoriako irabazleak nanofikziozko komiki partehartzailea sortzeko aukera izango du, gazteek proposatutako ideia berrietan oinarrituz.

Erronkaren inguruko informazioa eta istorio grafikoak sortzeko behar den laguntza guztia www.nanokomik.com webgunean dago eta apirilaren 1etik ekainaren 11rarte izango da komikiak sortzeko epea.

Erronkako hilabeteetan zehar, zientzia eta komiki tailerrak antolatu dira Euskal Herriko ikastetxeetan eta mintegi berezi bat UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleentzat. Gainera, lehenengo edizioan sortutako "Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra" komiki kolektiboaren erakusketa ibiltaria hiriz hiri ibiliko da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari