Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Molekulak erabiliz, gero eta gailu elektroniko txikiagoak

Dokumentuaren akzioak

Molekulak erabiliz, gero eta gailu elektroniko txikiagoak

2017/05/19 - unibertsitatea.net
Ikerbasqueko Aurelio Mateo Alonsoren zuzendaritzapean, ikertzaile talde batek nanokable edo kable molekularren familia berri bat garatu du. Aipatu ikerketa atzo argitaratu du Nature Communications aldizkari zientifiko ospetsuak
Molekulak erabiliz, gero eta gailu elektroniko txikiagoak

Aurelio Mateo Alonso. Ikerbasque

Polimeroen arloko Bikaintasunezko Euskal Zentroko (POLYMAT) Aurelio Mateo Alonso Ikerbasqueko Ikerketa-Irakaslearen zuzendaritzapean, UPV/EHUri, Bartzelonako Unibertsitateari, Bartzelonako Bioingeniaritza Institutuari (IBEC) eta Aveiroko Unibertsitateari atxikitutako ikertzaile talde batek nanokable edo kable molekularren familia berri bat garatu dute; "elektronika molekularrari bide berriak irekiz". Aipatu ikerketa atzo argitaratu du Nature Communications aldizkari zientifiko ospetsuak.


Ikerbasquetik diotenez "gero eta gailu elektroniko txikiagoen eskariak hartu duen goranzko bilakaeraren ondorioz, nahitaezkoa da ahalik eta osagairik txikienak dituzten zirkuituak sortzea, eta horretarako, hurbilketa berriak behar dira diseinuari dagokionez". Horren harira, elektronika molekularrak jakin-mina piztu du azkenaldian. Zirkuitu elektronikoak molekulak erabiliz sortuz gero, izugarri murriztuko litzateke zirkuituen tamaina.

Nanokableak, zirkuitu horien barruan korrontea garraiatzeaz arduratzen diren neurri molekularreko hari eroaleak dira. Aurelio Mateoren taldeak garatutako nanokablearen berritasuna bere eraginkortasun-maila altuan datza.