Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nahasmendu autista ikertzeko europar proiektu bat gidatuko du UPV/EHUk

Dokumentuaren akzioak

Nahasmendu autista ikertzeko europar proiektu bat gidatuko du UPV/EHUk

2018/11/23 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko ikertzaileak elkarlanean arituko dira Frantziako, Alemaniako eta Belgikako beste hiru talderekin.
Nahasmendu autista ikertzeko europar proiektu bat gidatuko du UPV/EHUk

Olga Peñagarikano (Argazkia: Urko Sánchez. UPV/EHU)

Autismoaren kausa neurobiologikoak identifikatzeko 800.000 euroko diru laguntza eman dio ERA-NET NEURON europar sareak UPV/EHUk gidatzen duen programa bati.

Olga Peñagarikano Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaile buruak gidatzen du proiektua eta Frantziako, Belgikako eta Alemaniako beste hiru talderekin ari dira elkarlanean.

Autismoari lotutako geneek bi neurona motaren mugimenduak koordinatzen dituzte jaiotzen diren tokitik garun azaleraino. Ikerketa honekin garun azalaren eraketa prozesuan sortzen diren bi neurona mota horien koordinazio arazoak identifikatu nahi dira.  Baita Espektro Autistaren Nahasmenduari aurre egiteko farmako terapiak garatu.

Iturria: UPV/EHU