Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 565 ikaslek gaur hasi dute Nafarroan unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia

Dokumentuaren akzioak

565 ikaslek gaur hasi dute Nafarroan unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia

2011/06/29 - Unibertsitatea.net

Gaur hasi eta ostirala bitartean 565 ikaslek unibertsitatera sartzeko hautaprobaren bigarren deialdiari ekin diote UPNA/NUPeko Arrosadiako campusean (Iruñean).

Hauek dira hautaprobaren gainean ditugun datuak:

    • 565 ikaslek egingo dute froga: 281 gizon eta 284 emakumek.
    • 470 ikasle hautaprobako bi frogetara aurkeztuko dira: froga orokorrera eta espezifikora.
    • 59 ikaslek froga orokorra egingo dute soilik.
    • 36 ikasle froga espezifikora aurkeztuko dira soilik.
    • 565 ikasletatik 106k euskaraz egingo dute.

 Frogaren emaitzak uztailaren 5ean izango dituzte.