Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako ikasleek datorren astean egingo dituzte unibertsitatera sartzeko frogak

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako ikasleek datorren astean egingo dituzte unibertsitatera sartzeko frogak

2007/06/07 - Unibertsitatea.net
Ekainaren 13, 14 eta 15ean izango dira unibertsitatera sartzeko azterketak. Iazko azterketak NUPen web gunean jarri dituzte.
Asteon, EAEko ikasleak ari dira Hautaprobetako azterketak egiten. Datorren astean berriz, ikasle nafarren txanda izango da.

Hautaprobetako azterketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egingo dira, Iruñean, Arrosadiako Campusean ekainaren 13, 14 eta 15ean (irailean berriz 12, 13 eta 14an izango dira).

Hautaproben gaineko argibide guztiak NUPeko web gunean jarri diuzte. Baita ikasleentzat interesgarri izan daitekeen material bat: beste urte batzuetako azterketak. HEMENTXE aurkituko dituzu.