Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia otsailaren 19an hasiko da

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia otsailaren 19an hasiko da

2013/02/18 - Unibertsitatea.net
"Punto de vista" fikziozkoa ez den zinema berritzaileenaren aldeko jaialdia da eta 8. edizioa da aurtengoa. Atal ofizialean 10 herrialdekotako 17 filmek parte hartuko dute.

Bihar hasi eta otsailaren 24ra bitartean Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia ospatuko da Iruñean.

Aurtengoa 8. edizioa da eta bertako Atal Ofizialean 10 herrialdetako 17 filmek parte hartuko dute. Fikiziozkoa ez den zinema berritzaileenaren alde egingo dute edizio honetan ere eta besteak beste Jem Cohen, Laila Pakalnina, Kevin Jerome Everson, Sylvain George edo John Smith zinegileen lanak erakutsiko dira.

Filmak Saide Carlos III eta Civivox Condestable aretoetan erakutsiko dira eta jaialdiaren gaineko argibide guztiak Punta de Vista webgunean aurkituko dituzu.