Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako ikasleek ekaina hasieran egingo dute unibertsitatera sartzeko proba
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako ikasleek ekaina hasieran egingo dute unibertsitatera sartzeko proba

2011/03/04 - Unibertsitatea.net
Iaz estreinatutako unibertsitatera sartzeko proba berria ekainaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Nafarroan egingo duten ikasleek.

Datorren ikasturtean unibertsitatean ikasten jarraitu nahi duten ikasleek hilabete hauetan ari dira nahi dituzten ikasketan gaineko informazioa jasotzen eta aurre matrikulak gauzatzen.

Gustuko dituzten ikasketa horiek egin ahal izateko baina, unibertsitatera sartzeko proba egin beharra daukate eta Nafarroan egingo dutenek badakite noizko prestatu beharko duten azterketa. Deialdi orokorra ekainaren 8, 9 eta 10ean egingo da. Ezohikoa berriz ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean.

Proba berria.

iaz jarri zen abian unibertsitatera sartzeko proba berria eta aldaketa bikoitza izan zuen. Batetik, frogaren datak aurreratu egin ziren. Bestetik proba bi zatik osatzen dute orain eta azterketan gehienez 10 puntu lortu beharrean 14 lortzeko aukera dago:

    • Zati orokorra: froga hau gaindituz gero unibertsitatera sartzeko aukera lortuko da. Frogaren izaera derrigorrezkoa da. Zati orokorrean gehienez 10 puntu lortu daitezke eta nota hau mugarik gabe gordetzen zaio ikasleari.
    • Zati espezifikoa: Ikasleak unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin lotutako jakintza-alorraren froga egingo du. Hautazko froga da eta froga honekin zati orokorraren nota igotzeko aukera dago. Zati espezifikoan gehienez 4 puntu lortu daitezke eta nota hauek azterketak egin eta hurrengo bi ikasturteetan bakarrik gordeko zaizkio ikasleari. Hautazko froga izan arren, beharrezkoa izango da plaza mugatuak dituzten unibertsitate ikasketetara sartzeko.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari