Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateko Nutrivideo lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 30ean bukatzen da

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitateko Nutrivideo lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 30ean bukatzen da

2010/04/19 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateak Nutrivideo lehiaketaren 2. edizioa antolatu du.

13 eta 18 urte bitarteko gazteen artean elikadura osasungarriaren garrantzia sustatzea du helburu eta parte hartzeko elikadura osasungarriarekin zerikusia duen bideo bat egin behar dute gazteek apirilaren 30a aurretik. Lanak youtubeko Nutrivideo Kanalera igoko dira.

Sari banaketa maiatzaren 28an izango da eta bideorik onena eta bideorik ikusiena sarituko dira.