Dokumentuaren akzioak
Nafarroako Unibertsitateko irakasle batek gidatuko duen obesitatearen gaineko ikerketa bi milioi eurorekin lagundu du European Research Council-ek
Miguel A. Martinez-Gonzalez Nafarroako Unibertsitateko irakasleari bi milioi euroko beka eman dio European Research Council instituzioak. Ikerketa, obesitatearen inguruko ikerketa sakona egingo duen PREDIMED-PLUS proiektua garatzeko da.
Mediterranear dietaren testuinguruan, pisua galtzeak gaixotasun kardiobaskularretan duen eragina ez da sakonean aztertu egun arte eta horixe da Miguel A. Martinez-Gonzalez irakasleak gidatuko duen ikerketak lortu nahi duena. Horretarako, 27 eta 40 kg/m² arteko gorputz masa duten 55-75 urte bitarteko gizonak eta 60-75 urte bitarteko emakumeak ikertuko ditu. Guztira, 6000 pertsonatik gora.
Ikerketaren oinarria da prebentzio-programa honen bidez gehiegizko pisua duten pertsonek izan ditzaketen gaixotasun kardiobaskularren inguruan sakontzea eta etorkizunera begira, gaixotasunei aurre egiteko irtenbideei bidea irekitzea.
Nafarroako Unibertsitateaz gain, CIBERen barnean dauden beste 20 ikerketa zentrok ere kolaboratuko dute.
(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)