Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Singapurko "Asian Business Case Competition"en parte hartu dute

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Singapurko "Asian Business Case Competition"en parte hartu dute

2014/10/09 - Unibertsitatea.net
Lau ikasleek elektrizitatea ekoizteko zakarren birziklapenean oinarritutako beraien lanaren fase guztiak garatzeko 40 ordu izan dituzte.
Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Singapurko "Asian Business Case Competition"en parte hartu dute

Irudia: www.unav.edu

Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia eta Zuzenbide Gradu Bikoitzeko lau ikasle Singapurren izan dira "Asian Business Case Competition" lehiaketan parte hartzen.

Gonzalo Álvarez de Toledo, Itziar Masifern, José Félix Velasco eta Marc Gòdia izan dira ikasleak eta lehiaketan parte hartu duten ordezkari europar bakarrak izan dira.

Lehiaketan jasangarritasunari lotutako arazo bati irtenbide erraz eta originala eman behar izan diote. Honela, elektrizitatea ekoizteko zakarren birziklapenean oinarritutako beraien lanaren fase guztiak garatzeko 40 ordu izan dituzte.

Ez dute hurrengo fasera pasatzea lortu baina esperientzia baikor baloratu dute.

(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea)