Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateko 10 ikaslek Arkitektura Eskolako "Club Solar Decathlon" zabaldu dute
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako Unibertsitateko 10 ikaslek Arkitektura Eskolako "Club Solar Decathlon" zabaldu dute

2012/10/23 - Unibertsitatea.net
Ikasle taldeak datozen bi ikasturtetan etxebizitza-prototipo bat sortu eta garatuko du, nazioarteko sariketa unibertsitario honen hurrengo edizioan aurkezteko.

"Solar Decathlon Europe" sariketa unibertsitarioak etxebizitza efizienteen ikerketen garapena bultzatzen du. Lehiaketara aurkezten diren lan-taldeen helburua da, baliabide natural gutxien kontsumituko eta bere bizi-zikloan zehar zabor gutxien ekoitziko duen bizitokia diseinatzea eta eraikitzea. Gainera, arreta berezia jarriko da energi-kontsumoa murriztean eta, era beran, eguzkitik ahalik eta energia gehien eskuratzean.

Ikaslez osotu arren, lan-taldeak Arkitektura eta Eraikuntza Eskolako irakasleen laguntza ere izango du etxebizitza prototipoaren planifikazioa, diseinua, betearaztea eta aurrekontu prestatzea burutzeko. Txapelketaren irabazlea  puntu gehien erdiesten duena izango da 10 froga hauetan: Arkitektura, Ingeniaritza eta eraiketa, Efizientzia energetikoa, Energia elektrikoaren balantzea, Ongi-izatearen baldintzak, Etxearen funtzionamendua, Komunikazio eta sentsibilizazio soziala, Industrializazio eta merkatu bideragarritasuna, Berrikuntza eta Jasangarritasuna.

Txapelketaren amaieran talde bakoitzak bere prototipoa eraiki beharko du Madrileko Villa Solar deritzan publikoari irekitako esparruan. Aldi berean, antolakuntzak ezarritako 10 frogei aurre egingo diete. Aurtengo txapelketan 12 herrialdetako 18 proposamen aurkeztu dira, tartean EHU talde batena ere bai, Ekihouse proiektuarekin.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari