Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitatearen ikasmateriala sarean

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitatearen ikasmateriala sarean

2008/09/25 - Unibertsitatea.net
Munduko edozein pertsonak gradu eta graduondoko ikasketen gaineko materiala sarean erraz eskuratzea da "Open Course Ware" ekimenaren helburua.

Open Corse Ware (OCW), Massachusetts Institute of Technology-n duela zazpi urte sortutako ideia da.  Helburua ezagutza hedatzeko gradu eta graduondoko ikasketen gaineko dokumentazioa sarean eskuragarri jartzea da. Gaur egun 20 herrialdetako 100 hezkuntza erakundek parte hartzen dute.

Nafarroako Unibertsitatea iaz batu zen OCW ekimenera eta beraien atarian dokumentuak igotzeko eskakizun hauek bete behar dira: ikasgai osoak izatea (aurkezpena, helburuak, metodologia, material osagarria eta bibliografia), egile eskubideak edo materialaren eskubideak izatea eta dokumentazioa beste batzuen eskura irabazi asmorik gabe jartzea.