Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitatean hasi dituzte fakultate berriko lanak

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitatean hasi dituzte fakultate berriko lanak

2010/04/23 - Unibertsitatea.net

Hasi dituzte Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia, Zuzenbide eta Masterren Fakultate berriko obrak. Lanaren egilea unibertsitate bereko Arkitektura Eskolako Juan Miguel Otxotorena da.

14.596 metro koadroko azalera hartuko du eta 22 hilabetez luzatuko dira fakultatearen lanak. Gaur egungo Zuzenbide Fakultatearen ondoan kokatuko da. Sarbide bera izango dute eta barrutik konektatuta egongo dira.