Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateak elikagaien inguruko 3 ikerketetarako boluntarioak behar ditu

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitateak elikagaien inguruko 3 ikerketetarako boluntarioak behar ditu

2009/12/02 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateko Elikagai Zientzien Institutuak (ICAUN) boluntarioak behar ditu egin behar dituen hiru ikerketetarako:

    • Elikadura onaren mesedeak ikertzeko: 20-75 urte bitarteko boluntarioak behar dituzte, osasuntsuak zein patologia kronikoren bat dutenak, pisu normala, gehiegizko pisua zein obesitatea dutenak.
    • II. motako diabetea aztertzeko: 34-75 urte bitarteko pertsonak behar dituzte, II. motako diabetea dutenak, metformina bidez gaixotasuna kontrolatzen dutenak eta pisu normala zein gehiegizko pisua dutenak.
    • Antioxidatzaileak aztertzeko: Tomate birrindu naturalaren eragin osasungarriak baloratzea du helburua ikerketak. Horretarako  18-50 urte bitarteko pertsona osasuntsuak behar dituzte, pisu normala zein gehiegizko pisua dutenak eta erretzaileak ez direnak.

Interesatuak ondorengo kontaktuen bitartez jarri zaitezkete beraiekin kontaktuan:

    • Telefono zenbakiak: 948.42.56.00 (luzapenak: 6633 / 6645), 616.24.46.55
    • Helbide elektronikoa: voluntariosnut@unav.es