Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitateak Arte Garaikideko Museoa zabalduko du 2013an

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitateak Arte Garaikideko Museoa zabalduko du 2013an

2011/12/09 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitatearen Arte Garaikideko Museoa 2013ko udazkenean irekiko ditu ateak. 11.000 metroko eraikina izango da eta Rafael Moneo arkitektoak diseinatu du. Hiru solairu izango dituen museoan, erakusketa-aretoak, auditorioa eta liburutegia egongo dira.

Miguel Lopez-Remiro museoko zuzendariak, Nafarroako Unibertsitatearen Arte Garaikideko Museoak 2013ko udazkenean ateak zabalduko dituela espero du. Inaugurazio erakusketa prestatzen dabil jadanik Lopez-Remiro. Museoa, Unibertsitatearekin eta hiriarekin lotutakoa izango dela adierazi du zuzendariak.

25 milioi euroko kostua izango du eraikuntzak. Jatorri pribatua izango du inbertsioaren %60k eta gobernuak eta unibertsitateak ordainduko dute %40a. Unibertsitatearen esku izango da ikerketa egitasmoen eta erakusketen kudeaketa.

Museoak bi funts nagusi izango ditu, Maria Josefa Huarteren bildumako artelanak eta Jose Ortiz-Echaguek 1990an unibertsitateari emandako argazki bilduma.