Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta VII. enplegu topaketak

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta VII. enplegu topaketak

2006/12/11 - unibertsitatea.net
Lan mundua unibertsitarioei hurreratu nahi dien ekimen honek, iaz lan bila zebiltzan 4.500 ikasle eta tituludun bildu zituen. Topaketak, abenduaren 13 eta 14an ospatuko dira eta 37 enpresa eta erakundek parte hartuko dute.

Nafarroako unibertsitate Publikoak antolatu eta Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak babestutako ekimen honen asmoa lan mundua unibertsitarioei hurreratzea da. Iaz, 4.500 ikasle eta tituludun batu zituen eta 800 ikasletik gora izan ziren antolatutako ikastaroetan parte hartu zutenak.

Aurten, 37 enpresa eta erakundek parte hartuko dute eta hurreratuko direnek informazioa biltzeko, aurkezpenetan parte hartzeko eta beraien curriculumak emateko aukera izango dute, besteak beste.

Parte hartuko duten enpresak dira: Accenture, Áctima Consultoría de Recursos Humanos, Asociación de la Industria Navarra (AIN), Banesto, BOSCH Sistemas de Frenado, BSH Electrodomésticos España, Caja Navarra, Caja Rural de Navarra, Cámara Navarra, Club de Marketing, Consultores Grupo Delta Pamplona, Coritel, Dicoa, Florette - Vega Mayor, Fundación Universidad - Sociedad, Gamesa Innovation & Technology, Grupo Viscofán, Guardian Navarra, Human Management Systems, Iberdrola, Interesa Consultores, Izcue & Asociados Consultores, KPMG Auditores, LUCE (UPNA - CEIN - AJE), Laboratorios Cinfa, Leroy Merlin, Mapfre, Melton, M. Torres Diseños Industriales, Mutua Navarra, PricewaterhouseCoopers, S21sec, Sercom La Plataforma Turística, Servicio Navarro de Empleo, Trabajos Catastrales, TRW Automotive España y Volkswagen Navarra.

Abenduaren 13an eta 14an izango dira topaketetan gainera, lan-orientaziora bideratutako 30 tailer egongo dira, halaber, Unibertsitateak eskaintzen dituen titulazioek dituzten irteera profesionalen gaineko mahai inguruak.

Tailerretan parte hartzeko izen ematea ondorengo helbidean egin daiteke: www.fundacion.unavarra.es