Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitate Publikoko kultura-ikastaroetan izen-emate epea zabalik
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kultura-ikastaroetan izen-emate epea zabalik

2012/01/11 - Unibertsitatea.net
NUPeko kultura-ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 9tik irekita dago. Unibertsitate komunitateko kideak ez direnek ere parte hartu dezakete, urtarrilaren 16tik aurrera izena emanda.

NUPen kultura jarduerak, oro har, ondoko zazpi ikasgela hauetan egituratzen dira: Euskara, Ondarea eta Arte Plastikoak, Musika eta Arte Eszenikoak, Komunikazioa, Irudia eta Soinua, Zientzia eta Teknologia, eta Gastronomia.

Guztira 12 ikastaro izango dira, eta 200 ikaslerentzako lekua egongo da. Ikastaroak 10 eta 20 ordu bitartekoak izango dira, eta saio kopurua 4 eta 6 bitartekoa. Eskaintza osotik 3 ikastaro euskaraz izango dira, eta UEUk emango ditu. Ondorengoak:

Ikastaro hauetan, eta gainontzekoetan, izena emateko Kultura Jardueren Atalean, Ikasgelategiko 019. gelara jo behar da, edo Tuterako campuseko Argibide Bulegora 8:30etik 14:30era bitartean.

Data, ordutegi edota prezioari buruzko informazioa lortzeko bideak:

  • Kultura Jardueren Bulegoan 948 168972 eta 948 168478 telefono-zenbakietara deituz

  • actividades.culturales@unavarra.es posta elektronikoko helbidera mezua bidaliz

  • web-orrialde honetan

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari