Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30. urteurreneko ospakizunak hasi ditu

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30. urteurreneko ospakizunak hasi ditu

2017/10/02 - unibertsitatea.net
Gaur hasi eta urriaren 6ra bitartean ehun ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Iruñean zein Tuteran.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur bertan hasi ditu 30. urteurreneko ospakizunak.  Nafar guztiekin ospatu asmoz, ehun ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Iruñean zein Tuteran. Besteak beste, dagoeneko irekita dagoen “En abierto / Zabalik” erakusketa. Kondestable jauregian dago, eta datorren astean bisitatzen ahalko da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Sarrera doakoa da. Antolatzaileen esanetan erakusketa, proposamen kronologiko batetik harago NUPeko ikerketaren emaitzak "herritarren eguneroko bizitzan daudela" nabarmendu nahi du, "sarri herritarrak horren jakitun izan gabe".

Gaur hasi eta urriaren 6ra bitartean hainbat jarduera ludiko eta dibulgaziokoak izango dira, bost gai-multzotan banatuta. Asteko egun bakoitzeko bat: Historia, ondarea, kultura eta komunikazioa (astelehena, urriak 2); Osasun publikoa XXI. mendean (asteartea, urriak 3); Elikatze katea (asteazkena, urriak 4); Industria 4.0. Automozioa (osteguna, urriak 5); eta Energia garbi iraunkorra (ostirala, urriak 6). Gai hauek bat datoz Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiako zenbait arlorekin. "Estrategia Europar Batasunak diseinatutako tresna bat da, eskualde baten garapen ekonomikoa bultzatzeko baliabide publiko eta pribatuak metatuz, beste lurralde batzuetatik lehiakortasunaren ikuspegitik bereizten duten sektore edo arloetan". Gai horietako bakoitzean, NUPek bere ikuspegia eskainiko du ikuspuntu desberdinetatik .

Jarduera guztiak ikusgai daude 30. urteurrenaren webgunean. Jarduera batzuetan beharrezkoa da izena ematea