Dokumentuaren akzioak
UPNA/NUPek Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonamendu zikloko obrei buruzko gunea sortu du
UPNA/NUPek Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren webgunea birdiseinatu du eta erakundeak bere urteko abonamendu zikloan jotzen dituen obrei buruzko informazio ugari kontsultatzeko gunea sortu du: UPNA/NUP Musika Gunea.
Guztira 24 obrei buruzko datuak bildu dituzte eta bertan lan horien alderdi esanguratsuenen sinopsiaz gain obra horiei lotutako beste informazio batzuetarako estekak ere bildu dituzte: artxibo soinudunak, elkarrizketak...
Bildutako obren artean daude besteak beste Antoni Dvoraken-en "Mundu berriaren sinfonia", Joaquín Rodrigoren "Aranjuezko kontzertua", Johann Sebastian Bachen "Pasioa San Mateoren arabera" eta Wolfgang Amadeus Mozarten "Figaroren ezteiak".
Proiektuaren arduraduna UPNA/NUPeko Marcos Andrés Vierge Musika irakaslea izan da eta laguntzaile izan ditu Jon Legarrea Lengoaia eta Sistema Informatikoen irakaslea eta Xabi Colas diseinatzaile grafikoa.