Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako konkista berrikusten jardunaldia Iruñean
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako konkista berrikusten jardunaldia Iruñean

2011/09/12 - Unibertsitatea.net
UEUK eta Geronimo de Ustariz Institutuak urriaren 8an Iruñean antolatu duten jardunaldian Nafarroako konkista militarra, konkista burutzeko Gaztelak erabilitako argudio juridikoak, arkeologia edo konkistaren inguruko historiografia jorratuko dira besteak beste.

Urriaren 8an, "Nafarroako konkista berrikusten" jardunaldia antolatu du UEUk Geronimo de Ustariz Institutuarekin batera.

1512a Nafarroako historiako datarik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenean. Konkistak eta bere ondorioek literatura ugari eta eztabaida sutsuak eragin dituzte eta jardunaldian gai horietaz arituko dira 10 hizlaritik gora. Mintzagai izango dituzte besteak beste Nafarroako konkista militarra, konkista burutzeko Gaztelak erabilitako argudio juridikoak, arkeologia, konkistaren inguruko historiografia eta konkista egungo ikuspegitik.

Iruñeako Jaso Ikastolan egingo da jardunaldia eta doakoa den arren bertaratzeko beharrezkoa da Nafarroako konkista berrikusten gunean matrikulatzea urriaren 1a aurretik.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari