Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako kantutegi tradizionala bildu dute online aplikazio batean
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako kantutegi tradizionala bildu dute online aplikazio batean

2016/03/09 - Unibertsitatea.net
32 abesti bildu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzara bideratutako aplikazioan, eta online izango dira eskuragarri.
Nafarroako kantutegi tradizionala bildu dute online aplikazio batean

Aplikazioaren portada. EGILEA: Marta Burugorri

Nafar kantutegiko 32 abesti tradizional bildu eta grabatu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboak. Kantuok, Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan erabiltzeko aproposa den aplikazio didaktiko batean jaso dituzte.

Interesa duen orok helbide honetan aurkituko du aplikazioa, hain zuzen, “Baliabide didaktikoen bilduma” izenburupean. Lanaren lehen zatia aurkeztu dute aste honetan Ortzadar Euskal Folklore elkartearekin batera antolatutako jardunaldi batzuen baitan, eta lehen atal honetan, 0 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako materiala bildu dute; “xedea ondare ez-materialaren inguruko hezkuntza lantzea da” Juanjo Zubiri eta Alfredo Asiáin sortzaileen hitzetan.

Era berean, datozen egunetan, bildumaren bigarren atala ere aurkeztuko dutela aurreratu dute. Bertan, hizkuntzen trataera hartuko dute langai, eta hirugarren zati batean jasoko dute, aldiz, dantzaren inguruko ondarea.

 

Baliabide didaktikoen bildumaren osagaiak

Proiektu honetan Nafarroako 32 abesti tradizional bildu dituzte -12 espainieraz eta 20 euskaraz-. Aurkezpen orrietan, berriz, kultur ondare ez materialaren inguruko informazioa gehitu dute, baita kantutegi honen bidez landu nahi duten hezkuntza ereduaren garrantzia: proiektuetan oinarritutako hezkuntza.

 

Abestien bilduma nabigazio errazekoa da eta ordenagailuetan nahiz gailu mugikorretan erabiltzeko prestatu dute. Kantuak era interaktiboan aurkezten ditu eta ikono bidez aukeratzen du erabiltzaileak jaso nahi duen hori (partitura, grabazio originala, bertsio instrumentala, pertsona bakarrak edo taldeak abestutako bertsioa zein proposamen didaktikoak).

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari