Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPek eta UPV/EHUk unibertsitatera sartzeko hautaproben behin-behineko emaitzak argitaratu dituzte

Dokumentuaren akzioak

UPNA/NUPek eta UPV/EHUk unibertsitatera sartzeko hautaproben behin-behineko emaitzak argitaratu dituzte

2011/06/16 - Unibertsitatea.net

Ikasleek joan zen astean egindako hautaprobako azterketen emaitzak jaso dituzte. Hala ere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskarazko frogan atzemandako akatsetatik eratorrita ehunka erreklamazio jarri dira unibertsitatean. Hauei erantzun bat eman beharko zaie uztailaren 2a baino lehen.

UPNA/NUP:

    • 2.393 ikasle aurkeztu dira froga orokorrera eta 2.267ek gainditu dute, %94,73ak.
    • Froga espezifikora 2.457 ikasle aurkeztu dira eta %66,19ak gainditu du.
    • D ereduan 566 ikaslek egin dute eta %97,35ak gainditu du.
    • G eta A ereduetan 1.827 ikaslek egin dute eta %93,92ak gainditu du.

UPV/EHU:
 
    • 8.413 ikasle aurkeztu dira froga orokorrera eta 8.073k gainditu dute, %95,96ak.
    • Euskaraz 5.079 ikaslek egin du eta %97,87ak gainditu du.
    • Gaztelaniaz 3.334 ikaslek egin du eta %93,04ak gainditu du.

 

UPV/EHUn erreklamazioak jarrita: 
    • Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hautaproba euskaraz egin zuten ikasle askok salatu dute frogan atzemandako hainbat akats:
    • Ikasleek eta hauen guraso eta irakasleek ehunka kexa jarri dituzte eta uztailaren 2ra arteko epea du unibertsitateak erreklamazio guztiei erantzun bat emateko.