Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako eta Nafarroa Behereko kultura ondare materiagabea biltzeko asmoz NUPek jardunaldia antolatu du

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako eta Nafarroa Behereko kultura ondare materiagabea biltzeko asmoz NUPek jardunaldia antolatu du

2012/10/30 - Unibertsitatea.net
Ondare ez-materialaren artxiboa ezagutzera emango dute urriaren 30ean antolatu den jardunaldian, duela 7 urte hasitako egitasmoaren emaitza. Proiektuak euskarri ezberdinetan 1.130 testigantzatik gora jaso ditu 315 herritan.

NUPeko Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailak Ondare materiagabearen artxiboa sortzeko proiektua martxan jarri zen hiru helburu nagusi zuelarik:

  1. Nafarroa eta Nafarroa Beherako etnoantropologiko, testual, ahozko eta ikus-entzunezko materialen bilketa eta transkripzioa.
  2. Material horietako sailkapena, argitarapena eta azterlan kritiko eta zientifikoa.
  3. Ondare kultural honen babesa eta hedakuntza multimedia artxibo bat sortuz.

Ikertzaileek bildutako eta partikularrek lagatako materialak digitalizatu eta sartzearen ondorioz, Artxiboak multimedia funts zabal osatu du. Bide batez ere, Nafarroako (mapa) 315 herri baino gehiagotan elkarrizketa (zerrenda) etnoantropologikoa egin ahal izan da. Oraingoz, 1.130 elkarrizketa egin zaizkie XX. mendeko memoriaren hainbat gordetzaileri; eta horrek 100.000tik gora ikus-entzunezko testigantza egiten du.

Egitasmoren arduradunen ustetan "Ondare hori oso aberasgarria da, herrietako "genoma kulturala" balitz bezalakoa da; horregatik, gorde egin behar dugu eta gainerako belaunaldiei transmititu..."

Biltze lanaren emaitzak, besteak beste, izan dira: ahozko testigantzak, ikus-entzunezkoak, testu bidezkoak eta argazkiak. Gai eta arloen lekukotasun anitza jaso delarik: oroimena, ezagutza tradizionalak, sinesmenak, zeremonia-errituak eta praktikak, ahozko tradizioa eta hizkuntzalaritza berezitasunak, joko eta kirol tradizionalak, errepresentazioak, eszenifikazioak, elikatzeko moduak, soinu eta musikazko adierazpenak, soziabilitate kolektiboko moduak eta antolatzeko moduak, e.a.

Jardunaldiak "Kultura Ondare Materiagabea Nafarroan: bilketa, babesa, azterketa eta aplikazioa" izenburua darama eta NIGMETeko Gradu Aretoan egingo da, Arrosadiko Campusean. Jardunaldia bi zatitan egituratzen da:

  1. 11:00etatik 12:15era, kultura ondare materiagabearen osotasunari buruzko ikuspegi bat azalduko da. Parte hartuko dute: María Pía Timón Tiemblo Kultura Ondare Materiagabea babesteko Plan Nazionaleko koordinatzaileak, eta Susana Irigaray Soto Nafarroako Gobernuaren Museo Ataleko buruak.
  2. 12:30etik 13:30era, Nafarroako kultura ondare materiagabearen artxiboa, egindako lanak, lehentasunezko beharrak eta etorkizuneko proiektuak ezagutzeko parada izango da. Horri buruz mintzatuko dira Patxi Salaberri Zaratiegi artxiboaren zuzendari nagusia; Alfredo Asiáin Ansorena proiektuaren zuzendari nagusia; eta Gaizka Aranguren Urrotz testigantzak jasotzeko lanaren arduraduna.