Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako arro hidrografikoen higadura eta kutsadura aztertu ditu Rakel Gastesik tesian
Erabiltzailearen akzioak

Nafarroako arro hidrografikoen higadura eta kutsadura aztertu ditu Rakel Gastesik tesian

2014/11/13 - Unibertsitatea.net
Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuak garatutako “AnnAGNPS” eredua erabili du ikerketan. Aproposa nekazaritza jarduerak sare hidrografikoan duen eragina ebaluatzeko.

Rakel Gastesi Barasoain nekazaritza ingeniaria da UPNA/NUPen eta Nafarroako arro hidrografikoen higadura eta kutsadura aztertu ditu tesian.

Ikerketarako Deierriko bailarako Tejeriako arroari buruzko datuetan oinarritu da. Datuok meteorologia datuak dira, sedimentuen sorkuntzari eta uren kalitateari buruzkoak. Hauekin, lurraren egungo erabileraren eragina ebaluatu daiteke eta arazoaren diagnostikoa epe luzera egiteko aukera ere eskaintzen dute.

Ura, sedimentuak eta gai kimikoak arroan nola garraiatzen diren simulatzeko “AnnAGNPS” (Annualized Agricultural Nonpoint Source Pollution) eredua erabili du ikerketan. Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuak garatu zuen eredua da. Aproposa nekazaritza jarduerak sare hidrografikoan duen eragina ebaluatzeko.

"Efectos de la actividad agraria sobre los recursos hídricos y la erosión del suelo. Análisis y modelado en cuencas experimentales de la zona media de Navarra" tesia UPNA/NUPen aurkeztu du eta Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuarekin (USDA) lankidetzan garatu du.

Ikerketaren gaineko informazioa gehiago UPNA/NUPen aurkituko duzue.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari