Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nafarroako ahozko tradizioari eta hizkuntza berezitasunen inguruko liburu digitala aurkeztu du NUPek

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako ahozko tradizioari eta hizkuntza berezitasunen inguruko liburu digitala aurkeztu du NUPek

2015/04/08 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzalaritza ikerketa taldeak argitaratu du liburua Patxi Salaberrik koordinatuta.

“Kultura ondare ez-materiala: ahozko tradizioaren eta hizkuntza berezitasunen esparrua” da liburuaren izena, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu da. Formatu digitalean argitaratu da, Patxi Salaberrik koordinatu du eta Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailerako Hizkuntzalaritzarako ikerketa taldeak burutu dute lana. Finantzaketa Caixa eta CAN Fundazioaren bidez lortu dute.

Hainbat gairen inguruko bederatzi kapituluz dago osatuta liburua. Taldekide bakoitzak gehien menperatzen duen gaia jorratu du nformazioa Nafarroako Ondare Ez-materialaren  Artxiboan eskuratuaz.

Artxiboko webgunean jarri dute liburu osoa doan jaisteko aukerarekin. Ondoko helbide honetan klikatuaz lortu dezakezue liburua: Jaitsi liburua osorik.

Hemen duzue jatorrizko albistea: Unibertsitateak liburu digital bat aurkeztu du Nafarroako ahozko tradizioari eta hizkuntza berezitasunei buruz.