Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nabigatu euskaraz
Erabiltzailearen akzioak

Nabigatu euskaraz

2010/12/03 - Unibertsitatea.net
Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea?

Sustatuk atzo Nabigatu euskaraz ekimenaren berri eman zuen: "... Azken urteotan Sustatun kanpaina bat izan dugu martxan, euskaldunon nabigatzaileak euskaraz konfiguratuta izateko. Hor zeuden instrukzioak berritu ditugu eta, PuntuEus elkartearen babesarekin, kanpaina zabaltzeko bide bat asmatu ere bai: kode puska bat jarri webgunea euskaraz baduzu, eta zure bisitarien nabigatzaileak euskalduntzen lagun dezakezu...".

Irakurri Sustatuko Zabaldu mezua: Nabigatu euskaraz albistea edo jo zuzenean Nabigatueuskaraz.com webgunera.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari